23/10/13

Omenaldia azaroak 9 Cristina Enea 9 noviembre Homenaje


Azaroak 9, larunbatean, goizeko 11:30tan Vasco de Camping Elkarteak omenaldi bat prestatu du, Kristina Enea Parkean, Joxi, Iñaki, Andoni eta Bernard, gure lagunen oroimenez.

Solaserako hitzordua. Ahal den neurrian elkarrekin bizi izandako zenbait momentu alai birbizitzeko. Ahal den neurrian malkoak eta bihotzaren tristura saihesteko. Ahal den neurrian oroitzapenen distirak iluntasuna uxatzeko.

Zuen komentarioak, oroitzapenak edo gertakizunak jasotzeko sortu dugu blog hau. Zure partaidetzaren zain gaude beheko komentarioetan.

Eskerrik asko.

El Club Vasco de Camping ha preparado un homenaje en memoria de nuestros amigos Joxi, Iñaki, Andoni y Bernard, el sábado 9 de noviembre a las 11:30h en el Parque de Cristina Enea.

Una cita para conversar. Para revivir, en lo posible, momentos felices que pasamos juntos. Para dejar de lado, en lo posible, las lágrimas y la tristeza que nos embargan. Para encender, en lo posible, la oscuridad con el brillo de los recuerdos.

Hemos creado este blog para recoger en él vuestros comentarios, recuerdos o anécdotas. Esperamos tu participación a través de los comentarios al pie.

Muchas gracias.

35 comentarios:

  1. Ternuako zuen lagunak ere hantxe izango gara. Haiekin nahiz zuekin pasatako momentu horiei omen egiteko. Besarkada bana.

    ResponderEliminar
  2. Diciembre 2012…¡aquél cursillo de esquí!…

    Llegan mediados de mes y estoy nerviosa, es mi primer cursillo de esquí de travesía. Andoni no me deja llevar mis esquís “casi” nuevos porque tienen unas fijaciones muy pesadas…Al final se entera de que los voy a llevar y me echa la bronca…que lleve otros más ligeros y que pruebe con esas fijaciones ligeras tan buenas…Allí que me presento con los esquís de mi hija (aparte de los míos que los tenía “por si acaso”…), y con esas fijaciones tan “difíciles” de poner...¡Ahí le hice caso!…

    Transcurre el cursillo en Luz, se forman 5 grupos y me apunto al grupo más “flojillo”, con Ander…Estaba disfrutando del día y de la nieve, cuando subiendo por una ladera en zig-zag, explicando a una compañera cómo hacer el talonaje al girar, oigo un grito desde abajo…”¡Miren!, ¿qué haces en ese grupo?, si tú ya sabes talonar y subir sin problemas…”, ¡me cazó por segunda vez…!, A pasarme de grupo, con Igor…
    ”Vaya…”, pensé, “¡qué al tanto está de todo este hombre!…”.

    Asciendo de grupo, otro nivel, más exigencia…con lo a gusto que estaba con Ander…Al día siguiente me volvieron a “ascender” de categoría, al grupo de Joxi (allí le conocí mejor…), bajando por las pistas de Bederet ...,¡qué ambientazo!...y vieron que todavía podía más, hasta pasar al grupo de Lander y bajar varios “fuera de pista”…

    Sólo me faltaba pasar al grupo de Andoni, ¡qué subidón!...

    ResponderEliminar
  3. Espero que petemos el Cristina Enea y pasemos un día agradable.

    ResponderEliminar
  4. Gogoan dut nire lehenengo trabesia, Andonirekin izan zen, Saioa mendian. 10 urte izango nituen orduan. materiala berak lortu zidan, botak, eskiak, fokak... igotzen hasi ginen eta gora gindoazen einean lainoa, haizea, hotza eta nekea ugaritu egiten zen, baina Andonik animoak ematen zizkidan momentu oro "animo Ander, ez da ezer gelditzen. Benga 100m" noski, 100m horiek, 3 bider egin behar zen... baina momentu oro animoak ematen. Tontorrera iritsi baino 100 bat metro lehenago, ezinean, eskiak motxilan jarri eta oinez igo behar izan nuen. Tontorrean ginela jeisteko prestatzen, botak jeisteko posizioan jartzeko esan zidan, baina nik ez nekienez nola jartzen zen, bera hasi zen egiten. Orduan, konturatu zen ez zizkidala igoteko posizioan jarri igotzen hasi baino lehen!!
    jeisteko dena prestatu ondore, jeitsiera polita egin genuen, ni bere atzetik, bere eskiatzeko modua ikusiz, imitatzen saiatzeko, oso estilo propioa baitzuen. Furgonetara iristean izugarrizki besarkada eman zidan!!
    Gogoan dut egun hura atzo izan balitz bezala!!
    Beti izango zaitut eredu!!

    ResponderEliminar

  5. Joan behar nuela eta joan behar nuela… “etorri behar duzu, nahi eta nahi ez!!”, tematu ziren lagunak. Bada, 2012 ko udaran lagunek Alpeetako Barre de Ecrinseko gailurrera eraman ninduten. Bi lagun, bi gizon tantai sokaren bi muturretan, erdian ni. Tontorrean negar egin nuen, negar, galtza motzetan jantzitako mutiko baten antzera, negar bi gizon tantai haien babesean. Orduan ere, beste askotan bezala eraman ninduzun Joxi, eraman lagunen artera. Orain maitasunez ekarri nahi zaitut Joxi, ekarri gure gogora, lagunen artera.

    “Quien nombra, llama. Y alguien acude, sin cita previa, sin explicaciones, al lugar donde su nombre, dicho o pensado, lo está llamando. Cuando eso ocurre, uno tiene el derecho de creer que nadie se va del todo mientras no muera la palabra que llamando, llameando, lo trae”.
    Eduardo Galeano.
    Maitasunez, Rai.

    ResponderEliminar
  6. Joxi 1992ko udazkenean ezagutu nuen. Nire pisukidea zen Oskarrek bere lankide baten berri eman zidan, "Hi Andu, eskalatzen ibiltzen den tipo oso jatorra zegok gure eskolan, egunen batean aurkeztuko diat". Eta halaxe hasi ginen mendira elkarrekin joaten. Ikasturte hartan hamaika aldiz joan ginen Etxaurira eta 1993ko uztailean bera bere lagunekin pirineotara zihoala eta beraiekin joateko gonbitea bota zidan. Han elkartu ginen lagun koadrila handi bat eta niretzat magikoa izan zen. Joxiri esker egun horietan ezagutu nituen gaur egun nire bizitzaren ezinbesteko parte diren lagun handiak Dani, Antxon Bernal, Pablo Alday, Ramon Etxaniz, Leo, Ra eta Pitu,... Eta orduz geroztik hona, zenbat bizipen elkarrekin! Pisukideak izan ginen, festa eta soka lagunak, famili oporrak elkarrekin. Mendiarekiko zaletasunak bildu gintuen baino mendia aitzakia bihurtu zen eta laguntasuna gailendu zitzaion. Lagunak konpartitu ditugu eta nire lagunak bere lagunak bihurtu ziren eta bereak nireak, ezta Rai? Eta gure familiekin berdin. Soriako egonaldi ahaztezin horiek famili handi bat bihurtu gaituzte. Urte hauek guztietan beti goxo, irrifartsu, pozik eta alai. Ez dakit zoriari edo beste norbaiti, baino nik nire esker ona azaldu nahi nuke Joxirekin urte hauek konpartitu ahal izanagatik. Mila esker lagun handia.

    ResponderEliminar
  7. Andoni 2001ean ezagutu nuen. Mendiko eskiko Euskadiko lehenengo txapelketa antolatu genuen Formigalen eta bera bigarren gelditu zen. Bazkalostean niregana gerturatu zen eta elkar ezagutzen ez bagenuen ere lagun handiak konpartitzen genituen, tartean Joxi. Andoni ezagutu duzuenok badakizue nolakoa zen, zuzena, itzulinguruka ibiltzen ez zena. Eta elkar aurkeztu ondoren halaxe bota zidan, "Datorren urterako gauzak hobetu egin behar dira, ibilbidea ezin da horrela markatu..." Eta badakizue baita ere, Andoni ez zela harria bota eta eskua izkutatzen zuenetakoa. Eta horrela hasi zen pixkanaka EMFrekin kolaboratzen, denbora gutxira mendiko eskiko ardura eskaini genion eta nola ez berak erronka jaso eta zailtasunak zailtasun hurrengo Euskadiko Txapelketen ardura teknikoa bere esku gelditu zen eta beste dimentsio bat eman zien dudarik gabe. Bere ametsa Pirineotan mendiko eskiko proba handi bat antolatzea zen eta EMFko zenbait kideren trabak ikusita bere bidea jorratzea erabaki zuen eta lan handia egin ondoren Altitoy aurrera ateratzea lortu zuen, hasieran nahiko bakarrik eta azken urteetan jende eta erakunde askoren laguntzaz. Gaur egun mendiko eskian Altitoy erreferente bat bihurtu da Europa osoan, eta hori % 99an Andoniri zor diogu.
    Baino niretzat Andoni ez da izan bakarrik mendiko eskia (eta beste gauza asko ere) pasio sinestezinaz bizi zuen kidea, niretzat eta nire familiarentzat, beti gertu zegoen lagun handia izan da. Oso maiz deitzen zigun elkarrekin planen bat egiteko: patinetan zela, mendi txango bat zela, ondartzara, soziedadera... Eta Joxi eta bere familia bezala, Andoni eta berea gure famili handiaren kide maitatuak dira, Soriako udako aste magiko horiek sortu duten famili eder horren kide maitatuak. Ez dut inoiz ahaztuko zure irrifarra eta begirada magnetiko horiek eta eskerrak eman nahi ditut zurekin urte hauek konpartitu ahal izanagatik. Mila esker lagun handia.

    ResponderEliminar
  8. "Itxiko dut zerrenda, 500 daude dagoeneko. Itxarote zerrenda irekiko dut eta hala adieraziko dut webean." Horra nere emaila Andoniri 2009ko Alitoy baino lau bat aste lehenago. Gaueko 11ak zirela gogoan dut. Bost minutu beranduago:

    RIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIINNNNNNNNNNNGGG, RIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIINNNNNNNNNNNGGG..................

    - Kepa?

    - Bai, Andoni...

    - EZ ITXI, EZ ITXI!!!! Ikusi dut oraindik korredore asko falta direla: Andorrako jendea zein Andaluziako bikote pare bat. Deitu behar diet bihar bertan eta utzi irekita oraingoz.

    - Ondo da, zuk nahi duzun bezelaxe, baina martxa honetan jarrita genuen muga izugarri gaindituko dugu...

    Andonik nere atea jo zuen hilabete batzuk lehenago Club Altitoy-ren bitartez. Berak 2008. urtean Altitoy sarera eraman zuen, halamoduzko blog baten bitartez. Arazo asko izan zituen behar bezela web orrialdea kudeatzeko eta argi zuen nora joan nahi zuen. Nik baiezkoa eman nion, web orrialde berriaren eskeletoa prestatuko niola eta errez-errez utziko niola berak nahi zuen guztia bertan sartzeko. Edukia gazteleraz, frantsesez eta katalanez jarri nahi zuen. Pirineotako eskiatzaile guztiek Altitoy berea senti zezaten.

    Eskeletoa ez ezik, web orrialde osoa, edukia, aldaketa eta mila gauza, izugarrizko ordu piloa eman nuen www.altitoy.com berria osatzeko. Andonik berezkoa zuen kemena kutsakorra baizen oso. Altitoyn zer nolako indarra eta pasioa jartzen zuen ikusita, zaila zen ezezkorik ematea. Nere kasuan, ezinezkoa. Eskiatzaile bat talderik gabe bazegoen, berak bazterrak astindu egiten zituen laguna topatzeko edota 3 eskiatzaileren taldea osatzeko, Feliu eta bion eromenerako.

    Azkenean, bazter guztietako korredore denak zerrendan sartu ziren eta 2009. urteko ekitaldian 600 eskiatzaile izan genituen. Aurreko urteko 200ekin alderatua, urte hura izan zen gaur egungo Altitoy sendoaren oinarria.

    Andoni pozik zegoen oso Altitoy-k urte hartan izan zuen garapenarekin. Nik, aldiz, fijazio eta eskiak aldatu behar izan nituen halabeharrez berandu baino lehen...

    ResponderEliminar
  9. Andu, gogoan dut Joxik aurkeztutako eskola programazio baten azala. “Construcciones metálicas” edo izango zuen izenburua eta ongi jositako metalezko eraikuntza baten argazkia zuen. Joxi “ingeniero” zen Andu, eraikuntzetako ingeniari, zubi eraikitzaile… Hori ondarea hori utzi diguna!! Zubi sare eder askoa!! Itsu - itsuan pasatzen naiz haien gainetik, jakin badakidalako zubiaren beste aldean daudenak zabal hartuko nautela.
    Rai.
    Ohar bi:
    • Omenaldian hiru koaderno ibiliko ditugu eskuz esku. Bertan pasadizo, gogoeta, oroitzapen, argazki, marrazki, errezeta, kantu … zer dakit nik … nahi dena eta gogoak agintzen diguna adierazi eta jasotzeko aukera izango dugu. Aldez aurretik, etxeko intimitatean zerbait prestatu nahiko bazenute … horratx aukera! .
    • Egositako txorizoa, ogia eta zintzurra bustitzeko ardo eta sagardoa klubaren kontura. Hortaz aparte, etxetik patata tortillak denen kontura, alegia, etxetik ekartzea estimatuko genuke. Aldez aurretik esker mila denoi.


    Dos avisos:

    • El día del homenaje circularán de mano en mano tres cuadernos que pretenden recoger recuerdos, momentos, reflexiones, dibujos, fotos, recetas, canciones…. ¡Qué sé yo! Lo que se nos ocurra. Si previamente lo traemos preparado de casa, pues pegar y listo. O si se prefiere improvisar algo guiados por la emoción del momento. ¡Vosotros/as mismos!
    • El chorizo cocido, pan, vino y sidra a cuenta del club. Pero animamos a que se traigan tortillas de patata de casa, de esas que hacemos tan ricas, para compartir en el encuentro. Gracias mil por adelantado.

    ResponderEliminar
  10. Partis top tôt ….

    Que la vie est injuste parfois … Après avoir passés de si bons moments ensemble sur les volcans chiliens voilà que votre voyage s’arrête au détour d’une vilaine route …

    Toi Andoni qui avais parcouru pas mal de montagnes à travers l’Europe et l’Amérique du sud. Toi qui avais été au bout de toi même que ce soit skis au pieds sur les pierra menta ou les patrouilles des glaciers, ou que ce soit dans l’organisation de cet OPEN ALTITOY qui te tenait tant à cœur et que tu portais à bout de bras et qui, par ta persévérance et ton pouvoir de fédérer autant de monde autour de toi par ta gentillesse et ta sincérité, est devenu un rendez vous majeur dans la saison d’hiver pour le ski alpinisme mondial !

    Et toi Bernard qui t’es toujours surpassé avec un ballon au pied, sur la selle d’un vélo ou bien entendu les skis au pieds. Ta bonne humeur et ton sens de l’organisation nous ont toujours porté pour aller plus loin.

    Avec vous l’ALTITOY a grandi jusqu’à des sommets, sans vous ce ne sera plus jamais pareil mais pour vous l’aventure doit continuer …

    ResponderEliminar
  11. Cristina Enea es una lámpara mágica cargada de deseos, una naturaleza domesticada que nos proporciona a veces el placer efímero de un caramelo. El placer de desconectar, por un momento, del curso cotidiano de la vida en la ciudad.
    Es una bocanada de aire que nos ayuda a respirar, que nos devuelve a la esencia curvilínea, irregular, de la que está hecha la sustancia de lo que somos, frente a lo rectilíneo y uniforme de la esencia urbana que nos oprime.
    El próximo sábado frotaremos la lámpara y esperaremos a que la magia nos devuelva parte de lo que nos robó el destino.

    ResponderEliminar
  12. Zuk hamasei eta nik hemezortzi bat urte izango nituen, udazkenean Karmelen aitaren zientotrentaiuno supermirafiore zuri hartan elkar ezagutu genuenean. Izan ere, Ezkaurreko ertza eskalatzeko helburuarekin abiatu ginen Donostitik, ilunpetan, hiria lo zegoela, isilpean, gure gurasoek materialaren txin-txin hotsa entzun ez zezaten. Auto barruko goxotasunera sartu, kaixo ni Josean, ni Dani, eta lotara, ez baita oraindik berriketan aritzeko ordua. Argibelako lepoan, kotxetik kanpo eta eguna argituta, aurrez-aurre ikusi nuen lehen aldiz zure piura luzea, hile motz ikatz kolorekoa, ahots zorrotza eta irripar zabala. Eskalada luzea eta amaigabea izan zen, baina egun bikaina pasa genuen eta urruneko egun hartatik gogoan daukat zure alaitasun kutxakorra. Geroztik, gure artekoa beti joan da erraz eta alai.
    Etorri ziren alpeetarako lehenengo irteera, Jose Aldairekin batera Mont Blanceko gailurra zapaldu zenuenekoa, eta aurreneko eskiadak. Ramonekin Telerako korridoreak eta Rairekin Atxarteko eskaladak ere bizi izan genituen elkarrekin, San Antonio urkiolakoak tximista bidali zigunekoa bezala, Zorrolitzako puntatik neska lagunak eskatu genizkionean. Indiako Kun mendira egin genuen espedizio hartako garaian egin zenuen bilakaera Joseanetik Joxira, lagunei eskeini zenigun hurbiltasunaren saria izan zela pensatzen dut orain, hura ausnarturik. Han ezagutu zenituen Antxon, JonMikel, Ramón Aldai, Txomin, Ra eta Pitu, eta guztiekin mantendu duzu harreman ona, ez nolanahikoa. Indiako bidai hartatik Karmel, zu eta hirurok gaixorik bueltatu ginen. Zure kasuan, etxeratu bezain pronto ospitalean ingresatu zintuzten eta osatu berritan Iruñeara joan zinen lanera. Han pasatako urteak oso zoriontsuak izan zirela askotan komentatu didazu, lagun bikainak egin zenituen eta baita haiek gurera ekarri ere. Izaskunek kontatu zidan lehengo batean, euren bost lagunen pisura joan zinela bi egunetarako eta bi urte pasa zenituela etxeko salan.”Nola botako genuen ba?!”.
    Elkarrekin pasatako makina pasadizu eta zuk niri kontatutako hainbat abiadan doaz nire burmuinean: Leo, Andu eta Piturekin batera Vignemalen; Pablo, Ramón eta Andurekin Eduren omenez zabaldutako ertzan; Ixarekin zoaz Thailandiara; Suizako Dent Blanchen Ra, Pitu, Antxon eta bostok ia gailurra zapaldu genuen hura; Kufner ertzara goaz Antxon eta hirurok; Stigekin batera Naranjon, sanferminetan eta Midin; Ixa, Roke eta Maiterekin bizikletaz; Gure irakasle lan kontuko esleipenetan; Bagoaz eskalatzera Todrara, ramadana eta guzti!; Berriz ere Marokora, oraingoan eskiatzera Haritz, Aitor Lopez eta Carlitos tarteko; Ixa eta zu gure semeen zaindari; Andukin batera Nangara, To!; Raulekin bazoaz Brenvara; Antxon eta Anarekin patrullara; Haritzekin Perura; Kuadrilla eder bat bagoaz Noruegara eskiatzera, Iñaki infraestrukturaren buru genuela; Manu eta zu gurekin landeetan, eta baita Sazosen ere, Olatz jaioberritan; Marokora eskiatzera, berriz, Jose Luis, Xabi, Iñaki eta Aitorrekin; Antxon, Iñigo, Andoni, zu eta bostok ostegunean afaltzen; Jon, Rafa eta Rairekin Vignemalen eta Barré de Ecrinsen; Hamaika udara familiekin Vinuesako kanpinean Andonirekin batera…
    Pertsona bakoitzaren bizitza bat eta propioa da, jakina. Baina norabide bat edo beste har dezake bidean topatzen garenon eraginaren ondorioz. Jende argia topatzea lagungarria eta aberasgarria da. Joandako irteera bakoitzetik adiskidetuago bueltatu gara lagun. Ohore handia izan da niretzat bidearen zati luze hau zurekin konpartitu izana, baina Agur ez dizut esango, nire bizitzaren parte zara betirako, zure sustraiak oso sakon errotuturik daude.

    ResponderEliminar
  13. La más alta cumbre que pisé, la pisé contigo.
    Allá arriba en la arista Des Bosses...¡Oye Joxi, si yo me caigo para Francia,...tú te tiras para Italia ¿eh?.
    Esa cuerda que nos aseguró en la subida y nos dió confianza en el descenso, aunque no la hemos usado en los últimos años, siempre nos ha mantenido unidos.

    José Aldai

    ResponderEliminar
  14. Son 4: Primavera, verano, otoño, invierno
    o sino mejor: Una mirada, una sonrisa, una ilusión, complicidad
    No se cual de ellas poner a cada uno la verdad es que en el fondo me da igual, ha pasado un mes y todavía tengo el alma rota, si es que el alma existe.
    Solo se que me pesa el boli para escribir todavía es muy pronto.
    El tiempo todo lo cura, eso dícen. Espero que dentro de poco yo tambien pueda mirar, sonreir, ilusionarme y tener la complicidad que teníais vosotros.

    gero arte.

    ResponderEliminar
  15. Joxi, praktikoa zen oso, fijatu argazkian. Ederra betaurrekoentzat egindako “moldaketa”. Elur eta eski kontutan ezer ez dakit nik. Baina ez al da hori ba plastikozko poltsa bat? Dudarik ez dut sofistikaziorik gabeko poltsatxoak bere lana ongi baino hobeto beteko zuela. Eta segi aurrera!! Aurrera beti!! Hatzaparrak, hatzapar handiak trebeziaz ibiltzen zituen gauza delikatu eta txikitan. Eta norberaren lainoetan galduta, bide okerra hartzeko zorian sentitzen baninduen hatzapar bera erabiliz, ezetz, … hitz gutxiekin eta errespetoa begietan bere aholkua emango zidan. Eta segi aurrera. Aurrera beti!! Gauza txikiak konpondu eta behe-lainoan barrena galdutakoa bidera ekartzeko abilezia zuen, praktikotasuna praktikara aplikatuz. Joxi, praktikoa zen oso, fijatu argazkian.
    Alejandro Fernández Aldasorok Elena Odriozolak 2009an sortutako “txoritxoak” sailkatu zituen. Haien artean hauxe:
    “pájaro en mano. AL PÁJARO EN MANO NO LE GUSTA NI EL TAROT, NI LA ASTROLOGÍA, NI EL KARMA. NO LE INTERESA LA RELIGIÓN NI LAS UTOPÍAS, NI OTROS MUNDOS POSIBLES. (…) El PÁJARO EN MANO CREE EN EL TRABAJO, EN UN PLATO REPLETO DE SEMILLAS Y EN UNA BUENA SIESTA. CREE EN UN BOSQUE FRESCO Y LUMINOSO, EN UN BAÑO PLACENTERO EN EL RIO Y EN UN NIDO SEGURO Y CONFORTABLE. EL PÁJARO EN MANO CREE EN LA VIEJA Y AMADA TIERRA. LA QUE VE TODOS LOS DÍAS. LA QUE TIENE UN ORDEN PREVISIBLE Y BENEVOLENTE, UNA DISCIPLINA MATERNA, PROFUNDA E INCONDICIONAL, EN LA QUE PUEDE CONFIAR. EL PÁJARO EN MANO NO SE COMPLICA LA VIDA. LA VIVE Y YA ESTÁ”.
    Ez al zen espezie berakoa gure Joxi “pajarua”??
    “¡¡La vive y ya está!!”
    Maitasunez, Rai

    ResponderEliminar
  16. Conocí a BERNARD hace algunos años cuando estaba pasando unos días en Getaria con su familia. Salimos a dar una vuelta en bici, pasamos por Getaria y Andoni me lo presentó. El estaba también con su bici y lo que iba a ser un saludo de 5 minutos fue un rato largo hablando de bicis, ruedas...
    Por la noche nos juntamos en casa de Andoni y Jaione para cenar.
    Al cabo de unos meses volvimos a coincidir en la Gourettoise, él estaba colaborando con la organización y yo iba a apuntarme. Me acerqué a él pensando que quizas no se acordaría de mi y me plantó un abrazo y dos besos que pensé: ¡qué gusto da que te reciban con tanto cariño!
    Alegría, buen humor y cariño, ese era BERNARD .Posteriormente vendrían los trazados en la Altitoy y sus recomendaciones para hacer vacaciones con la autocaravana por Francia; una de ellas las gargantas del Tarn, sitio precioso para bici, piragua,paseos etc. Si no lo conoceis y quereis seguir la recomendación de BERNARD, lo disfrutareis.




    Midi d'Osseau, atardecer de un sábado. Ra, IÑAKI y yo nos preparamos para ir a la cama en el refugio de Pombie cuando oímos unos gritos. Una cordada está atascada en la vía Surplombs. Se han embarcado en la bajada y uno está en el inicio del rappel y el otro , al cabo de la cuerda y colgando en el vacío. Unos franceses toman la iniciativa de formar una cordada de rescate, la forma de llegar a ellos es por las Viras y luego rapelar hasta donde están e izar al escalador. Hay un problema: ninguno de los que estamos allí conoce las Viras salvo IÑAKI que se ofrece para ir con la cordada de franceses y guiarlos y allí se van ,con sus frontales en plena oscuridad. Un par de horas más tarde consiguen izar hasta la reunión al que estaba colgando inconsciente, y vivaquean hasta que por la mañana los saca el helicóptero. IÑAKI, uno de los héroes del rescate.





    Vignemale, couloir de Gaube. Karmel JOXI y yo estamos para salir del corredor cuando nos topamos con un atasco de cordadas en la cascada de salida. Hay que esperar. El frío nos entumece, caen chuscos y uno de ellos le hace una herida a Karmel en la cara cuando JOXI dice: ¡Hay que salir por otro lado! Yo no me atrevo, Karmel está medio “out” por la herida en la nariz, JOXI con una tranquilidad pasmosa se mete por la mitad de la cascada por donde no iba nadie ,en dos largos resuelve el tema y nos saca de allí. Resolución ,templanza y coraje, ese es JOXI con un lazo que pone humildad.




    Parranda en la Parte vieja ,allá por la noche de los tiempos. ANDONI, al que conozco de vista me para y me dice: “tú escalas, ¿no?”. “¿Vamos un día a Santa Bárbara ,que quiero empezar a escalar?
    Le dije que si pero que en unos días no podía porque estaba de exámenes. En un par de semanas subí a Santa Bárbara y allí estaba ANDONI el novato, recién iniciado haciendo vías de 6C, con lo cual lo único que pude hacer fue mirarle desde abajo y pensar:¡ qué cabrito!
    Años más tarde estamos en Val d'Isère. Vamos a pasar una semana haciendo pista y alguna escapada al monte. El primer día, en un comercio ANDONI ve un cartel de la Pierra Menta y pregunta qué es eso. Se lo explican y el empleado de la tienda viéndole tan interesado le señala el punto donde acababa una telecabina y le dice que si sube en 50 minutos podría plantearse el entrenar para la Pierra.¿Qué iba a hacer ANDONI? Al día siguiente sale temprano con las focas y cuando estamos desayunando para ir a esquiar está de regreso. Ha cumplido con el tiempo estipulado, puede marcarse la Pierra como objetivo. Y, ¡vaya si se lo marcó!
    Además de su facilidad para escalar, esquiar,andar en bici, o cualquier cosa que se propusiera mi querido ANDONI tenía que hacer vivir a todos a su alrededor la alegría, el goce,la satisfacción de lo que descubría. Mi vida es más hermosa gracias a ti, ANDONI


    Un abrazo para todos,

    Antxon Bernal

    ResponderEliminar
  17. BIZITZA BIZI
    Egun osoa bidean pasa ondoren herrira gerturatzen ari zen bidaiaria. Herriko lehen etxeak hasten ziren ingurutik mendixka bat ikusi zuen. Deigarria egin zitzaion bertara igotzeko bidearen edertasuna, urre koloreko harri txintxarrez betetako bidexka, errekako harri borobil eta zuri-zuriak inguratzen zuten. Goian, bidearen bukaeran, zilarrezko ate distiratsuak egurrezko itxituraren sarrera dotoretzen zuen. Nekea gainditu eta gorantz abiatu zen. Lorez estalitako zelai zoragarriarekin topatu zen, han hemenka urki bakan batzuk eta txoriak kantu etengabean. Belazean etzan zen txundituta. Atsedena hartu ondoren, eseri eta zelaian ordenik gabe harri zuriak barreiatuta zeudela konturatu zen. Horietako batera gerturatu eta honako hau irakurri zuen “Abdul Tare, zazpi urte, bi hilabete eta zortzi egun” ondokora joan eta “Lamar Kalib, bost urte hamar hilabete eta hogei egun”, larritzen hasi zen; toki paregabe hau kanposantu bat zen, eta hilarri horietako inskripzioetan azaltzen zen pertsonarik zaharrenak 11 urte besterik ez zituen. Malkoei ezin eutsi, bertan eseri eta negarrez hasi zen. Une horretan kanposantuko zaintzailea agertu zen eta ahaiden batengatik negarrez ari ote zen galdetu zion. Ezetz, seniderik ez zuela inguru haietan, baina, zer demontre gertatzen ote zen herri hartan? Nola zen posible, halako herri txikian horrenbeste ume hiltzea? Galdetu zion. Irrifarrez halaxe erantzun zion zaintzaileak: “lasai zaitez gizona! Hemen ez dugu inongo maldiziorik, ohitura zahar bat besterik ez. Gazte batek hamabost urte betetzen dituenean, gurasoek koadernotxo bat oparitzen diote -nik hemen, lepotik zintzilik dudan honen tankerakoa- eta momentu hortatik aurrera, norbera pozik, alai, indarrez beteta sentitzen den bakoitzean libreta ireki eta alde batean zerk sortu zion egoera pozgarri hori idazten du eta bestaldean berriz, zenbat denbora iraun zuen gozamenak. Norbait hiltzean, koadernoa hartzen diogu, bertan jasotako denbora guztia batu eta bere hilarrian idazten dugu. Guretzat, hori baita benetan bizitako denbora”
    Testu hau, Jorge Bucayren ipuin baten itzulpen librea da.

    Zihur naiz Andoni, Bernard, Iñaki eta Joxik koadernotxo bat baino gehiago behar izan dutela beren une alai eta gogoangarriak bertan jasotzeko. Bizitzaren une bakoitzari bere xarma bilatu, gertaeren alderdi positiboen alde egin, gauza txikiez gozatu, gertukoak maitatu eta arazoak erlatibizatu. Horiexek izan dira beren irakaspenetako batzuk.
    Bizitza pasioz bizi izan duzue eta zoriontsuak izateaz gain, zuengandik gertu egon gaudenon bizitzak ederragoak egin dituzue. Mila esker, betirako gurekin egongo zarete.

    ResponderEliminar
  18. Andonirekin… San Fauston izango zen noski. Ez dut oroitzen ongi zein lagun zen soka muturrean lotua (Joxi seguruenik), ez eta zein bide. Baina, barka nazala soka buruak, bidearen oinean soka gorantz luzatzen zen heinean Andonik eta biok denboraren sokan egin genuen atzera, luze. Horixe dut gogoan, nola gustura aritu ginen hitz eta pitz, eta nola solasak mingainak bakarrik ez, sentimenduak ere dantzan jarri zituen: eskalatzen hasi ginen hastapeneko garai hartakoak: 80. Hamarkada, markatu ninduen Terradetsera egindako irteera hura… eta… “joño, joño… ezidazu esan Andoni!”… bera ere han izan zela eta Olarra eta enparauak, eta bizitzaren bideak… Berriketa hutsik ez zen han izan. Gertukoa sentitu nuen Andoni.
    Iñaki nor zen banekien ere, ez nuen ezagutzeko paradarik izan. Dani, Joxi eta hirurak Ecrins- era gindoazela, Decathlonen sartu ginen galtzerdi batzuk erostera. Hango mendiko korridorean topatu genuen Iñaki. Aholkua eskatu lagunek eta harrek eman, Informazioa galdetu, harrek eman…. Ni isilik, belarriak gertu, begiak zabal - zabalik….Bi hanka gaineko Atlas ireki bat iruditu zitzaidan orduan gizon hura. Atlas pertsonaia mitologikoa zen bera, baina ez zuen Lurra haren bizkarrean nekez kargatzen… baizik eta bere buru barrenean txukun eta ederki antolatua zeramala zirudien. Edozein geografiari fisikoari buruz galdetuta, harrek apunteren bat emango. Besteek ere, ez pentsa, ez ziren galduko ez kartografia haietan. Denak ere Lurra zahar honen bazter eta txoko ederretan ibiliak eta haien berri eskuzabal eman eta konpartitzeko nahiarekin. Hala iruditu zitzaidan niri.

    Maitasunez, Rai.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. San Ignazio eskaut taldean 1983an ezagutu zintudan Joxi. Zu haur eta ni arduradun, zure koadrila bihurtuko zen beste batzuekin batera; Ramon, Txino, Julen, David, Imanol, Rai, Pablo, Roke, etab… Urte pare bat beranduago zu ere arduradun, mendia eta eskalatzea zenuen gustoko eta elkarrekin aktibitatea egiten hasi ginen; mendian oinez, eskalada klasikoak, neguko korridoreak, mendiko eskia eta arroil jaitsierak. Elkarrekin asko ikasi genuen, lagun eta toki berriak ezagutu eta beti erronka berrietarako prest. Bidean vivak ugari, ihesaldi pranko eta parranda politak tartean, baina etxera bueltatzen ginenean zure amak beti afari goxoa zuen prest guretzako, “Pancia”tik ekarritako “Pota” deitzen zenion eltze marroi bat, txorizoa eta solomoa oliotan zituena.
      Bide lagun izan gara, zure eskuzabaltasuna, kemena, poza eta alaitasuna ez ditut sekula ahaztuko.Zurekin bizitako guztia nire bizitza denez, adiorok ez Joxi, geroarte baizik.
      Karmel

      Eliminar
  19. Jakin badakit aurten ez duzula deituko plan zoragarri horietako bat proposatuz...eta zenbat izan dira, zeinen onak!!!
    Ezagutu, eski pistatan ezagutu ginen orain 20 urte badirela. Baina laster hasi ginen Xabi, Dani, Jose Luis eta bostok bestelako mendietara elkarrekin joaten. Koadrila jatorra bezain ederra. Lehen urte horietan mendiko eskiaz gain asko joan ginen soka bikote gisa elurrezko korredore zoragarriak egitera, ze beldurrak, zelako pozak eta zelako palizak!!! Oroitzen adibidez Teleran “Maria Luisa-Abraxas” egin genuenean? Goizean goizeko iluntasunean ibiltzen hasi eta gauean gau leher eginda eta zoriontsu furgonetara iritsi. Uste dut, biok lo geratu ginela botak erantsi gabe.
    Gerora ehunka mendi eskiekin, etxe ondokoak, geure pirineo maitatuetan, hemendik, handik eta nola ez hain ondo bilatzen eta antolatzen zenituen bidai horietan . Morokora, Alpeetara, Norbegiara,… A ze abilezia zeurea bidaiak antolatzeko, hegaldi merkeenak lortzeko, informazioa biltzeko, jendea mendi zurien inguruan elkartzeko. Horretan ere gure ardatza izan zara eta horrela ezagutu ditugu gaur lagun onak diren…Ana, Antxon, Iku, Josu, Jacin, Mariano, Giller, Iosu…hain da luzea lista…

    Jakin badakit aurten ez duzula deituko plan berri horietako bat proposatuz…

    Jakizu halere, hainbeste maite dituzun mendi txuri horietara igotzen jarraituko dugula eta espero dut, benetan espero ere, mendi tontor txuri horietan, zurekin une goxo batzuk pasatzeko aukera edukitzea. Inguruko mendi, kolore, soinu eta isiltasunaz elkarrekin gozatuz.

    Ordurarte Iñaki…beti arte!

    ResponderEliminar
  20. Joxean izan da beti gure etxean entzuna eta estimatua; nere anaiari, arrebei eta lehengusuei beti entzun diet Joseani buruz asko eta gogoz hitzegiten ( scoutak, eskalada,irteerak...
    Nik beranduago ezagutu nuen eta ondo ulertu nuen, bai, zergatik entzuten genuen Joxeanen izena hainbeste etxean. Gure bi haurrak jaio zirenenan maizago topatzen genuen elkar parkeetan, Ramonen txiringitoan (Ondarretako ondartzan) , Pio Barojako rokodromoan... .
    Gogoan dut Manu txikiak ondartzan hartu zuen kasketa Manexek utzitako baloia bueltatu behar zigunean eta nola hitz egiten zenion Manuri zure ahots suabe eta lasaiarekin haurra lasaituz eta egoera kontrolatuz.
    Gogoan dut udara honetan Manu Atletikon piraguako ikastaroa egiten ari zelarik Olatz desagertu zela, non sartu ote da ? -galdetu zenidala eta lasaitasunez alde batera eta bestera begiratu eta Olatzen pistarik ez, beste guztiak ondartza miatzen hasi ginela eta zu pasealekura igo eta bertatik bai ondo ikusi zenuela zure txikia, egoera berriro ere lasaitasunez kontrolatuz.
    Gogoan dut ere Pio Barojako rokodromoan, Manuk eskalatzeko beldurra zuenean, Manexi nola laguntzen eta erakusten zenion eskalatzen zure semeak ikus zezan haurrek ere eskalatzeko gai zirela; Berriro ere topo egin genuenean zure poza eta alaitasuna gogoan ditut Manuk eskalatzeko beldurra galdu zuela eta eskalatzeko ikastaro bat egiteko baiezkoa esan zizula esan zenidanean.
    Gogoan dut ondartzan hitzegiten genunean trasmititzen zenidan alaitasun, goxotasun eta gertutasun hura (nahiz eta elkar asko ez ezagutu), anaiarengatik beti galdetzen zenidala eta mezuak bialdu ere: animatu ezazu, etorri behar da, gehiago entrenatuko balu....
    Gogoan dut ezkondu behar zinela esan zenidanean eta baimenarekin Txilera bidaia egin behar zenutela...
    Gogoan dut Raik deitu zidanean gertatutakoa kontatzeko, negar egin nuen bainan beti isladatu dezun laguntasuna, gertutasuna, esker ona, besteenganako interesa, irriparra eta baikortasuna berreskuratu ditut eta lagungarri izan ditut aurrera egiteko. Horiek beti gogoan izango ditut nire bizitzarako eredu eta lagungarri Joxean.

    ResponderEliminar
  21. Joxi ez dakit noiz ezagutu nuen 1999 an edo horrela ,Dani ni baino hobeto gogoratuko da bere bitartez ezagutu bainuen. Marokora joan nahi zuten, ni ordurako bitan edo egonda nengoen, lurrraldeko bazterrak gomendatu nizkien, Todrako paretak, ibilbide gomendagarriak..
    Hurrengo urtean elkarrekin joan ginen morora,oraingo honetan Atlasera eskiatzera eta korredoreren bat ere egin genuen..Bidai hartan ni nintzen gazteena, 22 urte inguru izango nituen, ni eskiatzen ez nintzen oso ona baina besteek asko irakatsi zidaten eskiatzen Ana,Joxi;Dani...ikusten nituen eta flipatu egiten nuen!!
    Joxirekin plan asko egiten nituen ,biok opor berdinak,ordutegia, asko konektatzen genuen. Holako batean hi Joxi Perura joango gaituk? Travelarekin merke ateratzen duk!!
    Urte hartan hilabete Perun eta beste hilabete Ecuadorren pasa nuen.
    Han hasi zen bere lehenengo "Joxikerikin" tifuseko pilulak ez zituen hartu eta Fiebre tifoidea hartu eta aste bete gaixorik egon zen Hospitalen.Vallunaraju, Pisko eta gauza gutxi gehio egin geniteun eguraldi txarra egin baitzuen, Niño alu hori uste dut izan zela errudun, hala ere ez ginen galdu, ederto pasa genuen.
    Askotan joaten ginen eskalatzera santara, ibilbide batzuk egin,kontu batzuk esan.....
    Azken aldian ere esaten nion, Joxi umeak eman ni ere umeekin nago eta eskalau nahi det, moldatuko gea.....
    Baina dudarik gabe azken urteetan gehien elkarrekin egiten genuena mendiko eskia zen, elurra gustoko, deslizatzea, igotzea, parajeak ikustea......Pirineotara,Noruegara eta inguruko menditan ere asko eskiatzen genuen. Mezua edo deia Leitza ondo dago edo ez Saioara joan behar da,Irumugarrieta.....Uzkuitira joan nahi zenuen ,ez ginen joan,kiston pala daka Joxi, joan behar deu!!!! Lagunak ginen baina Altitoy frogak ere oraindik lagun handigoak egin zigun, azken urteetan elkarrekin ateratzen ginen, igotzen antzera ibiltzen ginen jaisten zure atzetik eta kostata jaisten nintzen, baina ederto moldatzen ginen,oso ondo konektatzen genuen karreran ere!! Kostatuko zait zu bezelako bikotea topatzea....
    Esker aunitz nire bizitza politagoa egiteagatik, ez ditut zure"joxikeriak" inoiz ahaztuko eta beti eramango zaitut bihotzean.


    Gero arte.

    Haritz

    ResponderEliminar
  22. Karrikako etxeko ganbaran bildu ginen. Nanga Parbateko diapoak jarri. Gutxi irtetzen nintzen ni eta zure ibileren kontakizuna entzutea gozamena zen. Akordatzen naiz nola diapo batean izoztutako soka piloa, korapiloan, agertzen ziren elurrak estalirik. Inpaktatu ninduen argazki harrek. Orain berriro heldu zait. Hotz. Lagun askoren sokak horrela gelditu direnaren beldur. Hotz. Ensamblean joango gara bale? Alegre-biribilketan Zailtasunetan, “pasos chungos” oihu egingo dizut, konforme? Tira suabe gora, gehiegi eskatzea ez bada, tira lagun!


    Tiraka zu
    Eskuzabal beti
    Eman ekarri eraman.

    Zure boten arrastoen atzetik
    Mendi bidetan barrena
    Geure gogoa gidatuz.

    Orain zurekin egindako
    Bide eta gailur oro
    Bilakatu zaizkit
    Sakratu.

    Aldare horietan
    Zure oroitzapenek
    Tiraka
    Eskuzabal
    Eman ekarri eraman
    Gogoa(k)
    Isilean
    Oroitzapenen sokan
    Otoitz.

    Maitasun larriz Joxiri
    Rai.

    ResponderEliminar
  23. Urte asko pasa dira baino 1.998.ko udaberria izango zen. Gu goizean goiz Garmo Negro igotzen eta basotik atea eta segituan, hiru edo lau lagun berutz. Kasualidadea, euskaldunak eta begi politt eta dizdiratsuak zituena, nere lagun Aitorren ezauna. Hizketaldi labur eta intenso bat eta gero, handik gorako gure elkarrizketak hortan jun ziren, “…guk ere proatu behar deu. Ze material onekin? Bai, bai…”.
    Pentsatuko dezue,ez? Mendi eskiko karrerei buruz hai naiz eta begi dizdiratsuduna Andoni, hizketalditxo motz bat nahikoa izan zan arra barren barrenera sartzeko, bai hoixe…
    Handik pare bat urtera, bere laguntza handia jaso eta gero, lasterketa munduan zearo murgildu ginen, bai hoixe, eta ustez ez nion esan nun ezautu nuen aurrenekoz, baino lagun onak egin eta bidai earrak egin ginuzen batera, beti ere karreran bat medio…
    Irteera askotan egon ginen bata bestearen ondoan, baita hirukote eginez patrullan ere, bi Josebak eta zu, goatzen? Ez zenuen egun earra pasa, ez hoixe, txakalaldia uste genuena tronbo bat izan bait zen azkenen. Nik bai hartu nuela gero paliza earra, de dio!!!
    Ez nago oso seguru, baino urte hartan beste hirukote batean Joxi ez ote zan… Atxon, Patricia eta Joxi, ez? Zermatten jatetxe Italiar ear baten afaldu genun danok batea, bai bai, kostako zaigu berriz ere holako afari ederra egitea, eh? Bueno afari earra egitea igual ez baino konpania… Ordun hasi ta nahiko azkar utzi beharrean izan zineten, lesioak medio. Momentu hartan ez neon ni zuekin baino ez det uste asko apuratuko zenik Joxi, ez hoixe…
    Ta Bernard? Frantzira juten ginen gutxitan, beti besarkada bat, dio asko maite zuen Euskal Herria. Aspalditik ezautzen zuen gainera, kirolari amorratua, triatloi munduan ibilita zeon eta asko ezautzen zuen Gipuzku, kostaldea batibat.

    Joseba T

    ResponderEliminar
  24. 'Estoy seguro y deseo que después del día que pasemos mañana, nos quede un recuerdo que nos produzca alegría. Esa misma alegría que me produce el recuerdo de sus sonrisas.'
    Txema

    ResponderEliminar
  25. Iñaki, CVCko San Marcial kaleko lokalean ezagutu zintudan, kafe usainetan. Gure zaletasunak eta lagunak medio elkarrekin egin genuen irteera pranko. Orduan, Atotxako fruitu eta barazki azokan egiten zenuen lan. Irteera bakoitzean, zuk ekarritako fruta gozoak dastatzeaz gain, Elik prestatutako mermelada eta gurinezko gailetak ekartzen zenituen gure zorionerako. Zure ezkontza egunean parranda itzela bota genuen eta nire bizitza osoan erre dudan puro bakarra orduan izan zen, 4 ordu luze iraun zituen purotzarra.
    Zuri ere adiorik ez, geroarte baizik, zurekin bizitako guztia ahaztezina delako.
    Karmel

    ResponderEliminar
  26. Quedé con Joxian, no madrugamos mucho aquel domingo. Cuando iniciamos el ascenso serían las 8 de la tarde. En 2 minutos alcanzamos Guardetxe y allí nos quedamos. Buen ambiente, Javi Pez y el trío Kempes, se nos metió el ritmo en el cuerpo, acabó el concierto y no podíamos parar de bailar y así bajamos a la city, con el baile del tupé, haciendo el "Bruno" como le gustaba decir a Joxian. Lo estábamos pasando bien y nos daba igual lo que pensaran los demás. Anécdotas como ésta, un montón. Si aparecía Joxian, risa garantizada.
    Joxian, que gran txabal ! como Andoni, Iñaki y Bernard.
    Cuántas tormentas y ventiscas habrán padecido en sus excursiones, sabiendo afrontarlas, tirando hacia adelante. Sigamos su ejemplo, quedémonos con esas anécdotas alegres que afortunadamente abundan y ¡ ÁNIMO ! que el grato recuerdo de su amistad siempre nos acompañará.

    Josean.

    ResponderEliminar
  27. .Au revoir les amis.
    Quels bons souvenirs je retiendrais de ce voyage au Chili ou nous avons vécu 3 semaines merveilleuses. Quand le vendredi matin, nous nous sommes dit au revoir à Santiago, pour rentrer à la maison, je n’imaginais pas que ce serais pour la dernière fois.
    Toi Andoni l’organisateur, tu nous as conduit au sommet des principaux volcans du Chili, avec les précautions nécessaires, et en prenant soins de faire participer tout le monde. Ta volonté et ta gentillesse a permis de maintenir une bonne ambiance dans le groupe.
    Toi Iñaki qui t’est beaucoup impliqué dans la préparation de ce voyage, tu étais toujours soucieux de la bonne préparation du lendemain, et étais toujours prompt à régler les problèmes de chaque jour. Tu as beaucoup souffert des chaussures de ski trop étroites, mais malgré tout tu avais à cœur de réaliser chaque randonnée. Ta participation au groupe était essentielle.
    Toi Roxi qui nous a guidé sur les routes Chiliennes. J’ai toujours en souvenir l’excellente cuisine Basque que tu nous as faite, le soir en rentrant malgré la fatigue accumulée de la journée.
    Toi Bernard qui avait toujours quelque chose à dire, tu auras bien mobilisé les discutions du soir sur tes chaussures en carbone avec le problème de semelle qu’il aura fallu renforcer chez un ancien cordonnier.
    Pour tous le souvenir restera à jamais dans notre cœur

    Roger DAVID

    ResponderEliminar
  28. Michel Bouvier le 8 novembre
    Je faisais parti du groupe savoyard qui accompagnait nos quatre amis au Chili ou nous avons passé un superbe séjour.
    Après l'ascension du volcan Lanin,en allant voir le poste frontière avec l'Argentine,nous rencontrons 3 religieuses.
    Bernard comme à son habitude engage la conversation,leur expliquant qu'il habitait près de Lourdes et qu'il souhaitait les prendre en photo avec lui dans l'idée de leur envoyer cette photo par mail mais n'ayant pas internet,une des sœurs se baissa et ramassa une pierre et demanda à Bernard s'il pouvait la déposer à la grotte de Bernadette Soubirou.
    Bernard promis aux trois religieuses de ramener cette pierre à Lourdes.
    Si la famille de Bernard la retrouvée dans ces bagages Et si elle le souhaite,il serait peut être bien d'accomplir le vœux de ces religieuses et de Bernard en allant la déposer près de la grotte.
    Merci à nos quatre amis qui resteront à jamais dans nos coeurs

    ResponderEliminar
  29. Lagun haundiak dituzue lauek,famili haundiak ere,Joxeanen familikoa naiz ni,hutsune ikaragarria utzi digu,bere lasaitasuna ederki transmititzen zuen,humiltasuna ta maitasuna ere.Dudarik ez izan Manu ta Olatz zuen atta bihotzean eramango duzuela beti. Eta Isabel,zer erran, badakizu beti zure ondoan egonen garela,"naburrikos" berak erraten zuen bezala,nafartarrak buru gogorrak!!! Besarkada haundi bat denoi ta mila esker zuen laguntzagatik!!!

    ResponderEliminar
  30. Azaroak 10 igandea, goizeko 7 ak dira ta kalen nao prest korrika saio bat egiteko. Egualdia? Kaxkarra baino konpainia, uztailetik aurrea egunero bezela primerakoa, Iruñako Karolo. Hasi gea martxan eta ebie, Haizea,… vuelta hartu ta Amaia ta Maren-en ondoa bueltatzeko eon naiz baino ostia, akulukin zaztada ipurdin, zein ote ta Andoni, benga, benga, ta ondon Joxi, Iñaki ta Bernard.
    Saio earra ein deu, ta aspaldiko partez Erloa beharren, Xoxotea igo gea, bostekoa jo Inazioi ta ebi, haize eta udazkeneko usai eta kolorez betetako basotatik zehar berako bidea jarraitu deu.
    Korrika saio guztin etzeon beste konturik, Karolok zapatillak 2.013-ak direla eta pentsatzen hasteko berriak eosten, Joxik berriz atzetik ezetz motel hoiek oaindik…, bai bai Joxi ta biok hortan berdintsuk gea, eskik ere gureak ez ziren izaten azken garraxie, eh!!! Ta Andoni berriz akullukin gertu gertutik, hanka pixkat altxa ta, zazta!!! Ta hemengo eta besteko karrera egiteko aukera, hau ta bestea hobetzekoa…, ezin lasai eon, eh Andoni??? Zenbat amets!!!
    Azkoitira ailau ta etxera biden, joño, txurreri mugikor hoietako bat etxe beltzan aurren, bostak beidatu die eta nei alde batera utzi ta zuzen zuzen txurrok txokolatekin gosaltzea. Joder hok nei earki ezautze ditea, badakie etxen arrozan krema, tea, ogi integrala oliokin eongo dala eta…
    Asten zehar beste bueltan bat emango deu, seguru, hoi bai ni beti bakarrik ibili izan naiz entrenatzen eta jakin bukau dala, ez det inor gehio nahi nere ondon, ados!!! Zue bostokin nahikoa ta sobran, ez da hala?
    On egin boskote!!!

    ResponderEliminar
  31. He sido incapaz durante todos los días que el blog ha estado abierto de plasmar mis sentimientos y mi homenaje, quiero hacerlo de una manera que me deje satisfecho y a poder ser diferente, como no, se me ocurre equipar una vía en su recuerdo, todo se andará…pasan los días y con los preparativos del homenaje en el Cristina Enea se me enciende la luz. Se habla de dantzaris , dulzaineros, bersolaris y de un grupo de música que amenice el evento. Me ocupo de conseguir el grupo de música y del montaje audiovisual. Hacer el montaje audiovisual se me hace muy duro, delante tengo 800 fotos que ordenar, aunque de algunas a pasado mucho tiempo los recuerdos están muy vivos (Iñaki-Peru, Joxi - El Picu, Andoni - Yosemite). El grupo de música en 5 minutos esta contratado, ahora toca mi pequeño homenaje, se me ocurre tocar una canción con ellos y de esta forma diferente aportar mi granito de arena en el homenaje. La canción a poder ser me gustaría que tuviera mensaje… Llega el momento de tocar, es la ultima canción, ya no hay tanta gente como al principio, el momento es mucho mas distendido todos los colegas están delante esperando el momento, no se si estoy nervioso estoy en una nube es la primera vez que toco delante de gente, cuatro minutos después mi particular homenaje ha terminado, la peña creo que se lo han pasado genial han cantado y jaleado durante toda la canción.

    El titulo y significado de la canción….

    Higway to Hell de AC/DC

    Nire bihotzaren barren-barrenetik, mila esker Ekipo.

    Tiko

    ResponderEliminar
  32. "Queremos tanto a Joxean". Ramon y yo queremos mucho a Joxean, tanto que consideramos inútil (el corazón tiene razones que la razón desconoce) explicar por qué. Ahora bien "Admiramos tanto a Joxean" que el número de páginas que me tomaría serían tantas que no terminaría de decirlo en un año. Y seguro que en el caso de la Admiración a Joxean la razón tiene también innumerables razones que el corazón siempre comparte.

    Amaia

    (sacado y modificado de un texto de Augusto Monterroso)

    ResponderEliminar
  33. Gracias por el fuego: (M. Benedetti-ren liburu baten izenburutik hartuta)

    Edo bigarren tituloan: Rokeren izen kakanastea

    Atzo Anduri esaten nion ez nintzela ausartzen hau idaztea, batez ere oroipen on pila bat etortzen zaizkidalako Joxirekin bizi izandakoak. Beraz, lerro hauek nik egindako jeroglifiko haundiago bat ez izateko, errezena egingo dut, gogoratzen ditudan bere lagun batzuen izen zerrenda txiki bat idatzi.

    Lehen gogoratzen ditudanak, eskolatik Koldo edo Patxi etortzen zaizkit burura, Scouteko beste asko, Txino, David, Pablo, Julen, Eneka, Txema, Rai, Imanol, Ramon edo utziko didazue nire hiru arrebak aipatzen Oihana, Belen ta Amaia B., handik mendira zein bizikletan ere Dani, Maite, Andoni, Karmel edo Antxon esate baterako, bai eta geroxeago Josetxo, Raul, Ana edo Ramon, Pilar eta Jaime, peritosetik ere Mikel, Luis, Iñarra, Andres, 2 Iñaki oñatiarrak, Azkue eta Zulaika. Joxik garai horietan ere Ixa, Josune eta Amaia E. ezagutu zituen. Iruñeatik Andu, Izaskun, Oscar eta Gerardo aipatzen zituen. Donostian atzera begiratuz berriz Josu, Urko, Juantxi, Txemari, Aritza, Guadalupe eta Olabe ezagutu zituen eta beste asko noski alde zaharrean, Alex, Sumo ta Moli esate baterako eta mendian berriz ere Jon edo Elena baita Ane, Pitxu, Juanpe, Gorka, Maki, Maria, Montse, Ruben, Karmele, Ignazio, Nerea, Iñaki, Sunsan, Ester, Amaia S., Xabi, Marikris edo Iker. Zerrendan beste hainbat lagun daude, batzuk gaur barkatu buruz jarraian ez aipatzeagaitik, beste batzuk apenas ezagutu ditudanak, Txilen berarekin egon zirenak adibidez edo parkeko Patricia eta Juanma esate baterako eta beraiekin batera hurrengo belaunaldian etorri diren umeetaz gogoratzen naiz, beraien lagun jostakorra zen Joxi, hemen aipatzen ditudan artean ikasitakoa praktikan jartzen zuen.

    Beno, orain ulertzen da nire izen kakanastea hau nondik zetorren, eskerrak ez ditudala nire oroipenak idatzi behar, baina Joxeanen bizitza edo berarekin izandako elkarrizketei buruz, ziur nago, liburu bat baino gehiago idazteko materiala edukiko genukeela

    Aberatsa izan da Joxi, ez lagunen kopuruarengatik, guretzat esku batekin kontatzen ditugun hoietako bat izan da, beti laguntzeko prest zegoen, umorea, bere berotasuna eta zergatik ez esan praktikotasuna ere aplikatuz, bizitzak ematen dituen aukerak horiek ondo aprobetxatzen irakasten zigun beti besteengan errespetu handia erakutsiz

    Atzo CVC antolatutako egunagatik eta bereiziki Amaia, Dani ta Rairi, eskerrak eman nahi nizkieke

    Lagunei, senideei eta, batez ere, Ixa, Manu eta Olatzi, Marikrisek esaten didan bezalaxe, Joxik, bere irrifarra eman zigun eta ni pozik nago zuen begietan ikusten jarraituko dudalako

    Mila esker Joxi

    roke

    ResponderEliminar
  34. Algunos fuegos, fuegos bobos, no alumbran ni queman; pero otros arden la vida con tanta pasión que no se puede mirarlos sin parpadear, y quien se acerca se enciende.
    Andoni, qué ostras? Cuenta con que no te voy a rezar, eso seguro. Pero tuve la suerte de encenderme un poquito contigo y eso no me lo quita nadie.
    Josean, Iñaki, Andoni os prometo mi recuerdo. Siempre.

    Luis Ibergallartu

    ResponderEliminar